Urtero bezala, aurten ere lagunduko dugu Behobia/Donostia antolatzen. Azaroaren 10ean izango da, goizez.
 Guk trafikoa zainduko dugu, ibilgailuek zein oinezkoek ez dezaten lasterketa oztopatu.

Laguntza honen truke kirol-materiala eta denboraldia amaieran 40 € emango dira.

Klubeko jokalariok (16 urtetik beherakoek helduren batek lagunduta joan behar dute) eman dezakezue izena. Horietaz gain, komenigarria litzateke gurasoek eta nahi duten guztiek ere parte hartzea. Denok gara beharrezkoak.

Urriaren 31a baino lehen eman behar da izena.

Izena emateko, klikatu hemen