F8 Infantil mailako txapelketaren araudia
Infantil mailako emakumezkoen futboleko IX. Txapelketa Solidarioa
Araudi honetan agertzen diren xehetasunak salbu, txapelketa hau oinarrituko da Espainiako Futbol Federazioaren (R.F.E.F.) baitan dagoen arautegian.
1. Lehiaketa
1.1. Lehiaketa sistema: txapelketak aurretiko fase bat izango du, 2024ko abenduaren 27an arratsaldez eta 28an egun osoz jokatuko dena eta azken fase bat, 2024ko abenduaren 29an egun osoz egingo dena.
1.2. Aurretiko faseko taldeak, 6 multzotan banatuko dira. Azken fasera multzo bakoitzeko lehenengo postuan daudenak pasako dira, baita bigarren sailkatuen arteko hoberena ere. (7 talde)
1.3. Sailkatutako taldeek azkeneko fasea abenduaren 29an jokatuko dute, 6 taldetako 2 multzotan (aurreko faseko 7 taldeei Real Sociedad, Osasuna, Gipuzkoako selekzioa, Bizkaiko selekzioa eta Calahorra gehituko zaizkie). Finalaurrekoetara talde bakoitzeko 2 lehenengoak pasako dira, lehenengoa bigarrenaren aurka jokatuz.
1.4. Txapelketa bai lehen fasean bai azken fasean ere infantil mailako jokalarientzat bakarrik izango da (2011 edo 2012 urtetan jaiotako neskak).
1.5. Nahi haina aldaketa egin ahal izango da. Ordezkatuak izan diren jokalariak, arbitroaren baimena izanda, zelaira itzuli ahal izango dira.
2. Partiden puntuazioa
2.1. Irabazitako partida: 3 puntu, berdinketa: puntu 1 eta galdutakoa: 0 puntua
3. Partiden iraupena eta puntualtasuna
3.1. Aurretiko faseko eta azkeneko faseko partiden iraupena 20 minutukoa izango da. 4 talde dituzten multzoak izan ezik (E eta F), multzo horietan 25 minutuko partidoak jokatuko dira. Finalaurrekoan 15 minutuko 2 zati jokatuko dira, 5 minutuko atsedenaldiarekin. Finala 20 minutuko 2 zatitan jokatuko da, 5 minutuko atsadenaldiarekin. 3. eta 4. postuko partidaren iraupena 25 minutukoa izango da, zati bakarra jokatuz.
3.2. Ordutegiek zehaztasun zorrotza izango dute. Taldeek partida hasi baino 15 minutu lehenago prest egon behar dute. Hala ez bada, eta antolakuntzak ez bertaratzeko zergatia justifikatzeko ezer ez dagoela ulertzen badu, galdutzat emango dio partida bertaratu ez den taldeari, emaitza 3-0 izanik.
3.3. Zelai erdian egongo den mahaitik txilibitua jotzearekin hasi edo amaitu egingo dira partidak. Amaierako txilibituaren jotzeak falta edo penaltiarekin bat egiten badu, burutu egingo da baina ez da aldarazketarako aukerarik izango.
3.4. Finalaurrekoan, 3. eta 4. partidarako norgehiagokan eta finalean, epailea izango da denbora kontrolatzen duena, berak erabakiz luzapena egongo dan edo ez.
4. Akzio berezien aurrean irizpideak.
4.1. Bozgorailutik amaiera markatzerakoan baloia golera baldin badoa, baina sartu ez bada, gola ez da markagailura igoko.
4.2. Zesioa gertatzen bada kornerra izango da, falta ez zuzenaren ordez.
4.3. Amaiera markatzerakoan duda bat balego, mahai zentraleko arduradunak erabakitzen du.
5. Sailkapenerako irizpideak
5.1. Bi edo talde gehiagoren artean puntuen berdinketa badago, honela konponduko da:
- Jasotako eta sartutako golen arteko ezberdintasuna. Honetarako partida guztiak kontuan hartuko dira.
- Lehiaketa osoan zehar sartutako gol kopurua.
- Beraien artean jokatutako partiden emaitzak.
- Zozketa bidez.
5.3. Bigarren onenak zehazteko, lortutako puntuen eta jokatutako partiden arteko koefizientea hartuko da kontuan. Koefizientean berdinketa gertatuz gero, 5.1 puntuan adierazitako hurrenkerara joko dugu.
6. Dokumentazioa
6.1. Talde bakoitzak (antolakuntzak emandako) akta bat sinatuko du. Bertan txapelketan izena eman duten jokalarien zerrenda eta talde teknikaria azalduko dira. Akta hau txapelketako arduradunari bidaliko zaio txapelketa hasi baino lehen.
6.2. Erreklamazioa badago, ordezkariek entregatu beharko dute jokalariaren fitxa federatiboa, NAN edo pasaportea antolakuntzari. Dokumentu hauek originalak behar dute izan.
7. Ekipazioa
7.1. Kamiseta guztiek zenbakia izango dute. Zenbakiak bizkarrean jarri beharko dira. Jokatuko duten bi taldeen kamisetek kolore bera badute, antolakuntzak petoak banatuko ditu.
8. Jokalekuak
8.1. 60m x 40m-ko belar artifizialeko zelaietan jokatuko dira partidak.
9. Baloiak
9.1. Partidak 4 tamaina duten baloiekin jokatuko dira.
9.2. Beroketarako antolakuntzak ez ditu baloiak utziko.
10. Emaitzak
10.1. Emaitzak eta sailkapen ofizialak agertuko dira txapelketa egingo den zelaietan eta www.intxaurdi.com web orrian.
11. Aldagela
11.1. Hiru talderentzat aldagela bat jarriko da. Hau dela eta, antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko ahaztu, galdu edo lapurtu diren objektuak.
12. Arbitroak
12.1. Txapelketaren partida guztiak bertako arbitroak zuzenduak izango dira. Arbitroa izango da zelaian agintari gorena eta partida bat bertan behera uzteko ahalmena izango du baldin eta parte hartzen duen talderen baten jarrera hainbatetan desegokia bada.
13. Zigorrak
13.1. Txartel gorria ateratzen zaion jokalaria zelaitik kanporatua izango da eta gutxienez partidu batekin zigortuta (kanporaketaren garrantziaren arabera)
13.2. Jokalari batek txapelketan hiru txartel hori jasotzen baditu ezingo du hurrengo partida jokatu
13.3. Bi txartelen ondorioz kanporatua den jokalariak bi txartel hori metatuko ditu (hurrengo partida jokatu ahal izango du baldin eta beste txartelen bat metatuta ez badu). Txartel hauek txapelketa guztian zehar pilatuko dira eta hurrengo faseetan ez dira kenduko.
13.4. Talde batek txapelketan zehar jarrera bortitza adierazten badu (arbitroari egindako protesta desegokiak, modu txarrak, keinu lizunak...) automatikoki txapelketatik kanporatua izan daiteke. Talde bat kanporatua bada jokaturiko partidek ez dute baliorik izango. Larriki kanporatua izan den jokalariaren jarrera dagokion federaziora jakinaraziko da.
13.5. Taldeen ordezkariak izango dira beraien jokalariek arbitroarekin, aurkariekin, ikusleriarekin, antolakuntzarekin eta kirol instalazioaren materialarekin (aldagelak, aulkiak, zelaia,...) duten jarreraren arduradunak
14. Erreklamazioak
14.1. Kexak eta erreklamazioak mahai zentralean utzi beharko dira partidua amaitu eta 30 minutuko epean. Denbora hori pasa bada ez da inongo erreklamaziorik jasoko. Antolakuntzak ez du onartuko arbitroaren lanaren inguruko kexarik.
14.2. Erreklamazio bat balego mahai zentralean txapelketako arduradunak eta sailkapena daraman arduradunak izango dira erabakia hartuko dutenak.
15. Aseguruak
15.1. Ordezkari guztiak beraien jokalariak zelai barruan eta kanpoan asegurua izatera behartuak daude. Jokalari guztiek Osakidetzako txartela eraman beharko dute, min hartzen badute erabili beharko baitute.
16. Joko-programa
16.1. Antolakuntzak joko-programan aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du. Aldaketa hauek taldeen zatiketan, ordutegian eta zelaietan egin daitezke. Aldaketak taldeetako arduradunari jakinaraziko zaizkio.
17. Arauen onespena
17.1. Parte hartuko duten talde guztiek araudi hau oso-osorik onartu beharko dute.