Urte asko igaro eta gero, Cesar Benitoko zelaia aldatu dugu.

Urriaren 30ean zelaiaren birmoldaketaren inaugurazioa egin zen. Omenaldi txiki bat egin zitzaien eta eskerrak eman zitzaien hori egiten lagundu zuten erakundeei.

Bertan izan ziren Donostiako Udala, Reala, GFF, Lengokoak eta gu, Intxaurdi.

Zuhaiztiko dantza taldeak goian zeuden guztiei egin zien agurra, eta ondoren, udaletxeko eta Realeko ordezkariek jarraian jokatzen ziren emakumezkoen infantiletako partidetako ohorezko sakeak egin zituzten.

Horren guztiaren ondoren, lunch txiki bat izan zuten, zelaiarentzat eta guretzat hain garrantzitsua den gertaera hau ospatzeko.