INTXAURDI KE-REN JOKABIDE ARAUAK

  • Talde bateko kide izateak ez du esan nahi beti jokatu behar denik, entrenamenduetan irabazi behar da aukera.

  • Zelaian entrenatzaileak eta talde bakoitzeko ordezkariak agintzen dute, eta, arazoren bat baldin badago, haiekin hitz egin behar da, ez isilkako talde txikietan.

  • Entrenamendu edo partidaren batera joan ezin bada, nahitaezkoa da aldez aurretik entrenatzaileari edo ordezkariari garaiz jakinaraztea. Jakinarazpena norberak egin behar du, ez beste hirugarren baten bidez. Garaiz jakinarazten ez bada, asistentzia hutsegitetzat hartuko da.

  • Entrenamendu eta partidetan, entrenatzaileak dioenari adi egon behar da, eta ez berriketan; bestelako gizarte harremanak beste une batzuetarako dira.

  • Elkarteko erabakiak zuzendaritzak hartzen ditu taldean, ez banakako erabakiz.

  • Elkartearen materiala eta instalazioak ondo zaindu behar dira, denonak dira.

  • Talde bakoitzak bere materiala du, ez erabili beste taldeena.

  • Denboraldiaren hasieran banatzen da kirol materiala, beraz uniformetasunak ohikoa izan behar du, entrenamenduetan, partida aurreko uneetan eta partidetan.

  • Denboraldi hasieran banatzen den ekipamendua elkartearen jabetzakoa da; bakoitzak ez du berea ordaintzen, nahiz eta fidantza bat ematen den, eta jantzi horietakoren bat galtzeak isun bat jartzea eragingo du, ezarritako zigor taularen arabera (1).

  • Entrenamenduen hasieran eta amaieran, jokalariak arduratuko dira erabili behar den materiala atera eta jasotzeaz. Entrenatzaileak eta delegatuak izendatuko dituzte horretarako arduradunak egun bakoitzean.

  • Arropak guztiz jasota utziko dira, ezer modu desegokian edo botata utzi gabe.

  • Aldageletako giltzak entrenatzaileak edo ordezkariak izango dituzte beti, beraz haiei eskatu eta itzuli behar zaizkie.

  • Partidetan, aulkian dauden jokalariak arduratuko dira botikinaz, ur botilez eta zelaitik kanpora ateratzen diren baloiak biltzeaz.

  • Aldageletan sartu eta ateratzeko ordutegi bat dago, eta bete egin behar da. Aldagela ez da ez egongela bat eta ez bilera gela.

  • Elkarteko kide eta zale guztiei jokabide zuzen eta errespetutsua eskatzen zaie, gure instalazioetan nahiz beste zelaietarako bidaietan.

  • Elkarte mailan edo talde mailan jokalarientzako jakinarazpenak web gunean sartuko dira.

2024-2025 DENBORALDIA

  • Aurten 11 talde izango ditugu lehian:

    • Ohorezko Erregionala: 1

    • Gorengo maila: 1
     
    • Ohorezko kadetea: 1

    • 1. Kadetea: 3
     
    • Infantil F11: 1
    • Infantil: 4
    • Formakuntza eskolan: 6

  • Elkartearen telefono kontaktua:
607 717 403

  • Elkartearen egoitza nagusiaren helbidea honakoa da:

    • Zarategi Pasealekua 80-Behea, Intxaurrondo

Dokumentazioa

  • Osatuta eta sinatutako honako agiriak:
    • Jokalariaren datu orokorrak.
    • Jokalariaren banku datuak.
      HEMEN SAKATU
  • NAN eskaneatua.
  • Argazkia tamaina digitalean.