Martxoaren 31a baino lehen eman behar da izena, antolatzaileei gure laguntzaren berri eman behar...
Martxoaren 31a baino lehen eman behar da izena, antolatzaileei gure laguntzaren berri eman behar...
Martxoaren 31a baino lehen eman behar da izena, antolatzaileei gure laguntzaren berri eman behar baitiegu.
Urtero bezala, aurten ere Apalategui Kirolak-i lagunduko diogu maratoi erdia antolatzen. Apirilaren 15ean izango da, goizez.
Guk trafikoa zainduko dugu, ibilgailuek zein oinezkoek ez dezaten lasterketa oztopa.
Lasterketa antolatzen parte hartzen dutenei kirol-materiala eta denboraldiaren amaieran 20 € emango zaizkie.
Klubeko jokalariok (lehenengo urteko infantilak eta eskolakoek helduren batek lagunduta joan behar dute) eman dezakezue izena. Komenigarria litzateke, gainera, gurasoek eta nahi duten guztiek ere parte hartzea. Denok gara beharrezkoak.