Infantil mailako txapelketaren araudia


 

Infantil mailako emakumezkoen futboleko VII. Txapelketa Solidarioa


 

 

Araudi honetan agertzen diren xehetasunak salbu, txapelketa hau oinarrituko da Espainiako Futbol Federazioaren (R.F.E.F.) baitan dagoen arautegian.

 

1. Lehiaketa

1.1. Lehiaketa sistema: txapelketak aurretiko fase bat izango du, 2022ko abenduaren 26an egun osoz eta 27an arratsaldez jokatuko dena eta azken fase bat, 2022ko abenduaren 28an egun osoz egingo dena.

1.2. Aurretiko faseko taldeak, 6 multzotan banatuko dira. Azken fasera multzo bakoitzeko lehenengo postuan daudenak pasako dira, baita bigarren sailkatuen arteko hiru hoberenak ere. (9 talde)

1.3. Sailkatutako taldeek azkeneko fasea abenduaren 28an jokatuko dute, 6 taldetako 2 multzotan (aurreko faseko 9 taldeei Real Sociedad, Osasuna eta DUX Logroño gehituko zaizkie). Finalaurrekoetara talde bakoitzeko 2 lehenengoak pasako dira, lehenengoa bigarrenaren aurka jokatuz.

1.4. Txapelketa bai lehen fasean bai azken fasean ere infantil mailako jokalarientzat bakarrik izango da.
1.5. Nahi haina aldaketa egin ahal izango da. Ordezkatuak izan diren jokalariak, arbitroaren baimena izanda, zelaira itzuli ahal izango dira.

 

2. Partiden puntuazioa

2.1. Irabazitako partida: 3 puntu, berdinketa: puntu 1 eta galdutakoa: 0 puntua


3. Partiden iraupena eta puntualtasuna

3.1. Aurretiko faseko eta azkeneko faseko partiden iraupena 20 minutukoa izango da. Finalaurrekoan 15 minutuko 2 zati jokatuko dira, 5 minutuko atsedenaldiarekin. Finala 20 minutuko 2 zatitan jokatuko da, 5 minutuko atsadenaldiarekin. 3. eta 4. postuko partidaren iraupena 25 minutukoa izango da, zati bakarra jokatuz.

3.2. Ordutegiek zehaztasun zorrotza izango dute. Taldeek partida hasi baino 15 minutu lehenago prest egon behar dute. Hala ez bada, eta antolakuntzak ez bertaratzeko zergatia justifikatzeko ezer ez dagoela ulertzen badu, galdutzat emango dio partida bertaratu ez den taldeari, emaitza 3-0 izanik.
3.3. Zelai erdian egongo den mahaitik txilibitua jotzearekin hasi edo amaitu egingo dira partidak. Amaierako txilibituaren jotzeak falta edo penaltiarekin bat egiten badu, burutu egingo da baina ez da aldarazketarako aukerarik izango.


4. Sailkapenerako irizpideak

4.1. Bi edo talde gehiagoren artean puntuen berdinketa badago, honela konponduko da:

  • Jasotako eta sartutako golen arteko ezberdintasuna. Honetarako partida guztiak kontuan hartuko dira.

  • Lehiaketa osoan zehar sartutako gol kopurua.

  • Beraien artean jokatutako partiden emaitzak.

  • Zozketa bidez.

4.2. Finalerdietan eta 3. eta 4. postuan araututako denboran berdinketa izanez gero, penaltiak jaurtiko dira (3 talde bakoitzeko). Finalean, araututako denboran berdinketan amaitzen badute, 5 minututako luzapen bat jokatuko da eta emaitza berak jarraitzen badu penaltiak jaurtiko dira (3 talde bakoitzeko).

4.3. Bigarren onenak zehazteko, lortutako puntuen eta jokatutako partiden arteko koefizientea hartuko da kontuan. Koefizientean berdinketa gertatuz gero, 4.1 puntuan adierazitako hurrenkerara joko dugu.

 

5. Dokumentazioa

5.1. Talde bakoitzak (antolakuntzak emandako) akta bat sinatuko du. Bertan txapelketan izena eman duten jokalarien zerrenda eta talde teknikaria azalduko dira. Akta hau mahaian utziko da lehenengo partidua baino lehen.

5.2. Erreklamazioa badago, ordezkariek entregatu beharko dituzte fitxa federatiboak, jokalari bakoitzaren, entrenatzailearen eta ordezkariaren NAN edo pasaportea antolakuntza mahaian. Dokumentu hauek originalak behar dute izan.

 

6. Ekipazioa

6.1. Kamiseta guztiek zenbakia izango dute. Zenbakiak bizkarrean jarri beharko dira. Jokatuko duten bi taldeen kamisetek kolore bera badute, antolakuntzak petoak banatuko ditu.

7. Jokalekuak

7.1. Belar artifizialeko zelaietan jokatuko dira partidak.

 

8. Baloiak

8.1. Partidak 4 tamaina duten baloiekin jokatuko dira.

 

9. Emaitzak

9.1. Emaitzak eta sailkapen ofizialak agertuko dira txapelketa egingo den zelaietan eta www.intxaurdi.com.web orrian.

10. Aldagelak

10.1. Hiru talderentzat aldagela bat jarriko da. Hau dela eta, antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko ahaztu, galdu edo lapurtu diren objektuak.

 

11. Arbitroak

11.1. Txapelketaren partida guztiak bertako arbitroak zuzenduak izango dira. Arbitroa izango da zelaian agintari gorena eta partida bat bertan behera uzteko ahalmena izango du baldin eta parte hartzen duen talderen baten jarrera hainbatetan desegokia bada.

 

12. Zigorrak

12.1. Txartel gorria ateratzen zaion jokalaria zelaitik kanporatua izango da eta gutxienez partidu batekin zigortuta (kanporaketaren garrantziaren arabera)

12.2. Jokalari batek txapelketan hiru txartel hori jasotzen baditu ezingo du hurrengo partida jokatu

12.3. Bi txartelen ondorioz kanporatua den jokalariak bi txartel hori metatuko ditu (hurrengo partida jokatu ahal izango du baldin eta beste txartelen bat metatuta ez badu). Txartel hauek txapelketa guztian zehar pilatuko dira eta hurrengo faseetan ez dira kenduko.

12.4. Talde batek txapelketan zehar jarrera bortitza adierazten badu (arbitroari egindako protesta desegokiak, modu txarrak, keinu lizunak...) automatikoki txapelketatik kanporatua izan daiteke. Talde bat kanporatua bada jokaturiko partidek ez dute baliorik izango. Larriki kanporatua izan den jokalariaren jarrera dagokion federaziora jakinaraziko da.

12.5. Taldeen ordezkariak izango dira beraien jokalariek arbitroarekin, aurkariekin, ikusleriarekin, antolakuntzarekin eta kirol instalazioaren materialarekin (aldagelak, aulkiak, zelaia,...) duten jarreraren arduradunak

 

13. Erreklamazioak

13.1. Kexak eta erreklamazioak idatziz zelaiko mahaian utzi beharko dira partidua amaitu eta 30 minutuko epean. Denbora hori pasa bada ez da inongo erreklamaziorik jasoko. Antolakuntzak ez du onartuko arbitroaren lanaren inguruko kexarik.

 

14. Aseguruak

14.1. Ordezkari guztiak beraien jokalariak zelai barruan eta kanpoan asegurua izatera behartuak daude. Jokalari guztiek Osakidetzako txartela eraman beharko dute, min hartzen badute erabili beharko baitute.

 

15. Joko-programa

15.1. Antolakuntzak joko-programan aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du. Aldaketa hauek taldeen zatiketan, ordutegian eta zelaietan egin daitezke. Aldaketak taldeetako arduradunari jakinaraziko zaizkio.

16. Arauen onespena

16.1. Parte hartuko duten talde guztiek araudi hau oso-osorik onartu beharko dute.

Infantil mailako txapelketaren araudia

 

Infantil mailako emakumezkoen futboleko VII. Txapelketa Solidarioa

 

 

Araudi honetan agertzen diren xehetasunak salbu, txapelketa hau oinarrituko da Espainiako Futbol Federazioaren (R.F.E.F.) baitan dagoen arautegian.

 

1. Lehiaketa

1.1. Lehiaketa sistema: txapelketak aurretiko fase bat izango du, 2022ko abenduaren 26an egun osoz eta 27an arratsaldez jokatuko dena eta azken fase bat, 2022ko abenduaren 28an egun osoz egingo dena.

1.2. Aurretiko faseko taldeak, 6 multzotan banatuko dira. Azken fasera multzo bakoitzeko lehenengo postuan daudenak pasako dira, baita bigarren sailkatuen arteko hiru hoberenak ere. (9 talde)

1.3. Sailkatutako taldeek azkeneko fasea abenduaren 28an jokatuko dute, 6 taldetako 2 multzotan (aurreko faseko 9 taldeei Real Sociedad, Osasuna eta DUX Logroño gehituko zaizkie). Finalaurrekoetara talde bakoitzeko 2 lehenengoak pasako dira, lehenengoa bigarrenaren aurka jokatuz.

1.4. Txapelketa bai lehen fasean bai azken fasean ere infantil mailako jokalarientzat bakarrik izango da

1.5. Nahi haina aldaketa egin ahal izango da. Ordezkatuak izan diren jokalariak, arbitroaren baimena izanda, zelaira itzuli ahal izango dira.

 

2. Partiden puntuazioa

2.1. Irabazitako partida: 3 puntu, berdinketa: puntu 1 eta galdutakoa: 0 puntua

 

3. Partiden iraupena eta puntualtasuna

3.1. Aurretiko faseko eta azkeneko faseko partiden iraupena 20 minutukoa izango da. Finalaurrekoan 15 minutuko 2 zati jokatuko dira, 5 minutuko atsedenaldiarekin. Finala 20 minutuko 2 zatitan jokatuko da, 5 minutuko atsadenaldiarekin. 3. eta 4. postuko partidaren iraupena 25 minutukoa izango da, zati bakarra jokatuz.

3.2. Ordutegiek zehaztasun zorrotza izango dute. Taldeek partida hasi baino 15 minutu lehenago prest egon behar dute. Hala ez bada, eta antolakuntzak ez bertaratzeko zergatia justifikatzeko ezer ez dagoela ulertzen badu, galdutzat emango dio partida bertaratu ez den taldeari, emaitza 3-0 izanik.

3.3. Zelai erdian egongo den mahaitik txilibitua jotzearekin hasi edo amaitu egingo dira partidak. Amaierako txilibituaren jotzeak falta edo penaltiarekin bat egiten badu, burutu egingo da baina ez da aldarazketarako aukerarik izango.

4. Sailkapenerako irizpideak

4.1. Bi edo talde gehiagoren artean puntuen berdinketa badago, honela konponduko da:

  • Jasotako eta sartutako golen arteko ezberdintasuna. Honetarako partida guztiak kontuan hartuko dira.

  • Lehiaketa osoan zehar sartutako gol kopurua.

  • Beraien artean jokatutako partiden emaitzak.

  • Zozketa bidez.

4.2. Finalerdietan eta 3. eta 4. postuan araututako denboran berdinketa izanez gero, penaltiak jaurtiko dira (3 talde bakoitzeko). Finalean, araututako denboran berdinketan amaitzen badute, 5 minututako luzapen bat jokatuko da eta emaitza berak jarraitzen badu penaltiak jaurtiko dira (3 talde bakoitzeko).

4.3. Bigarren onenak zehazteko, lortutako puntuen eta jokatutako partiden arteko koefizientea hartuko da kontuan. Koefizientean berdinketa gertatuz gero, 4.1 puntuan adierazitako hurrenkerara joko dugu.

 

5. Dokumentazioa

5.1. Talde bakoitzak (antolakuntzak emandako) akta bat sinatuko du. Bertan txapelketan izena eman duten jokalarien zerrenda eta talde teknikaria azalduko dira. Akta hau mahaian utziko da lehenengo partidua baino lehen.

5.2. Erreklamazioa badago, ordezkariek entregatu beharko dituzte fitxa federatiboak, jokalari bakoitzaren, entrenatzailearen eta ordezkariaren NAN edo pasaportea antolakuntza mahaian. Dokumentu hauek originalak behar dute izan.

 

6. Ekipazioa

6.1. Kamiseta guztiek zenbakia izango dute. Zenbakiak bizkarrean jarri beharko dira. Jokatuko duten bi taldeen kamisetek kolore bera badute, antolakuntzak petoak banatuko ditu.

7. Jokalekuak

7.1. Belar artifizialeko zelaietan jokatuko dira partidak.

 

8. Baloiak

8.1. Partidak 4 tamaina duten baloiekin jokatuko dira.

 

9. Emaitzak

9.1. Emaitzak eta sailkapen ofizialak agertuko dira txapelketa egingo den zelaietan eta www.intxaurdi.com.web orrian.

10. Aldagelak

10.1. Hiru talderentzat aldagela bat jarriko da. Hau dela eta, antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko ahaztu, galdu edo lapurtu diren objektuak.

 

11. Arbitroak

11.1. Txapelketaren partida guztiak bertako arbitroak zuzenduak izango dira. Arbitroa izango da zelaian agintari gorena eta partida bat bertan behera uzteko ahalmena izango du baldin eta parte hartzen duen talderen baten jarrera hainbatetan desegokia bada.

 

12. Zigorrak

12.1. Txartel gorria ateratzen zaion jokalaria zelaitik kanporatua izango da eta gutxienez partidu batekin zigortuta (kanporaketaren garrantziaren arabera)

12.2. Jokalari batek txapelketan hiru txartel hori jasotzen baditu ezingo du hurrengo partida jokatu

12.3. Bi txartelen ondorioz kanporatua den jokalariak bi txartel hori metatuko ditu (hurrengo partida jokatu ahal izango du baldin eta beste txartelen bat metatuta ez badu). Txartel hauek txapelketa guztian zehar pilatuko dira eta hurrengo faseetan ez dira kenduko.

12.4. Talde batek txapelketan zehar jarrera bortitza adierazten badu (arbitroari egindako protesta desegokiak, modu txarrak, keinu lizunak...) automatikoki txapelketatik kanporatua izan daiteke. Talde bat kanporatua bada jokaturiko partidek ez dute baliorik izango. Larriki kanporatua izan den jokalariaren jarrera dagokion federaziora jakinaraziko da.

12.5. Taldeen ordezkariak izango dira beraien jokalariek arbitroarekin, aurkariekin, ikusleriarekin, antolakuntzarekin eta kirol instalazioaren materialarekin (aldagelak, aulkiak, zelaia,...) duten jarreraren arduradunak

 

13. Erreklamazioak

13.1. Kexak eta erreklamazioak idatziz zelaiko mahaian utzi beharko dira partidua amaitu eta 30 minutuko epean. Denbora hori pasa bada ez da inongo erreklamaziorik jasoko. Antolakuntzak ez du onartuko arbitroaren lanaren inguruko kexarik.

 

14. Aseguruak

14.1. Ordezkari guztiak beraien jokalariak zelai barruan eta kanpoan asegurua izatera behartuak daude. Jokalari guztiek Osakidetzako txartela eraman beharko dute, min hartzen badute erabili beharko baitute.

 

15. Joko-programa

15.1. Antolakuntzak joko-programan aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du. Aldaketa hauek taldeen zatiketan, ordutegian eta zelaietan egin daitezke. Aldaketak taldeetako arduradunari jakinaraziko zaizkio.

16. Arauen onespena

16.1. Parte hartuko duten talde guztiek araudi hau oso-osorik onartu beharko dute.

Albisteak

Aurredenboraldia

Empieza la pretemporada 

Leer más...

Eskola

Egin gaitzazue bisita ostiraletan eta galdetu Eulogio, Urtzi edo Iñakirengatik.

Leer más...

Cesar Benitoko Berrinauguratzea

Urte asko igaro eta gero, Cesar Benitoko zelaia aldatu dugu.

Leer más...

DVren gehigarri

Intxaurdi KE-ko 25. urteurrena ospatzeko hona hemen egin dugun gehigarria.

Leer más...

Bidaiara izena emateko

Martxoaren 19a baino lehen eman behar da izena.IZENA EMAN

Leer más...

PORRA

Astero egin dezakezue, gure taldeen eta Realeko taldeen emaitzak asmatu.

Leer más...