Gure infantilek entrenamendu jardunaldi bat egin zuten Realarekin
Urtero bezala, gure infantilek Realak hitzartutako taldeekin egiten duen entrenamendua egin dute.

Horretarako, Realak ekipazioa ekarri zien, janzteko eta egun batez Realeko jokalari gisa sentitzeko.

Pozten gara haiekin elkarlanean aritzeaz eta egunez egun hazten laguntzeaz, jokalariei zerbitzu hobea eskaintzeko.

Asko gozatu zuten eta primeran pasatu zuten!