Urtero bezala, aurten ere lagunduko dugu Behobia/Donostia antolatzen. Azaroaren 10ean izango da, goizez.
 Guk trafikoa zainduko dugu, ibilgailuek zein oinezkoek ez dezaten lasterketa oztopatu.

Laguntza honen truke kirol-materiala eta 20€ emango zaizkizue, datorren kuotan egingo zaizue diruaren deskontua.

Klubeko jokalariok (infantilek eta eskolakoek helduren batek lagunduta joan behar dute) eman dezakezue izena. Komenigarria litzateke, gainera, gurasoek eta nahi duten guztiek ere parte hartzea. Denok gara beharrezkoak.

Urriaren 30a baino lehen eman behar da izena, antolatzaileei gure laguntzaren berri eman behar baitiegu.

Izena emateko, klikatu hemen